Drogen kontsumoari lotutako arriskuak murriztu Barañaingo jaietan

user avatar
  2016-06-17 10:33:13

Ohikoa den moduan, Druida Gunea abian jarriko dugu Bañaingo jaietan, txosna inguruan

Oraingo honetan, Ekainaren 25an izango duzu zure substantziak aztertzeko aukera Barañaingo jaietako txosna inguruan eta ez bakarrik hori, baizik eta aldi berean, informazioa eskuratu, galderak planteatu, arriskuak murrizteko estrategiak ezagutu eta horrela, hausnartu zure kontsumoak izan ditzakeen arriskuen inguruan, hauek murriztu ahal izateko.

Zergatik Arriskuak Murrizteko estrategia?

Hegoak Elkarteak, estatuko beste elkarteekin batera, batik bat Ailaket eta Energy Control, drogen kontsumoarekin erlazionatutako arriskuak murrizteko estrategia dugu ardatz.

Prebentziorako eredu honek bermatzen du, drogak kontsumitzea erabaki duenarenganako hurbilketa, beste prebentzio ereduekin ezinezkoa denez, izan ere, gehienetan diskurtso alarmistak erabiltzen dira, edo esaten da zer egin behar den edo zer ez.

Zentzu honetan, Arriskuak murrizteko estrategiaren bitartez, drogen erabiltzaileen errealitatea ezagutzea ahalbidetzen du eta bakoitzak hartzen dituen erabakien errespetua; izan ere, pertsona ezberdinak gara eta denok ez dugu izaten drogen erabilera berdintsua, honenbestez, estrategia honek ahalbidetzen du edozein erabileraren inguruko hausnarketa prozesuak abian jartzea.

Hausnarketa, drogen fenomenoaren inguruan

Hainbatetan aipatu dugunez, drogen erabilerarekin lotutako arriskuak ez dira pertsona eta substantziaren inguruko harremanarekin soilik erlazionatutakoak. Drogen erabilerarekin oreka edo desorekazko erlazioan, testuinguruak ere badu garrantzia, izan ere, kontsumitzea erabakitzen dugun momentuak eragin zuzena izan dezake biziko dugun emaitzan, beste kontuen artean, adibidez kontsumitzea erabakitzen dugun momentuan norekin gauden, etab. zaila da ahaztea gizarte kontsumitzaile batetan bizi garela eta hau, drogen erabilerarekin lotuta egongo da.

Edonola ere, beti bakoitzak du ardura geure erabakiak hartzerakoan, eta askotan ez dugu erabaki hauen inguruan hausnartzen. Hortaz, garrantzitsua izaten da geure aldartea edo egoera pertsonala aztertzea kontsumitu aurretik, edo jakin ere zeintzuk diren kontsumo horri lotutako aurreiritziak, espektatibak, geure burua ezagutzea, kontsumitzeko arrazoiak, etab. luze bat.

Hori dela eta, Hegoak elkartearen ekimen hezitzaileek, hausnarketa prozesuak abian jartzea dute helburu nagusia, modu honetan, druida gunera hurbiltzen direnekin ere, kontsumoaren inguruan hartutako erabakiak errespetatuz, gazteekin hausnarketa ahalbidetzen da substantzien analisiarekin batera, izan ere, substantziaren inguruan informazio objektiboa izateak eta hau zerez osatuta dagoen ezagutzeak, erabakiak hartzeko lagungarria izan daiteke eta aldi berean, ezagutu edo informazioa eskuratu kontsumo horri lotutako arriskuen murrizketarako estrategietan.

Beraz, non? noiz?

Substantziak analizatu, bere printzipio aktiboak eta adulteratzaileak ezagutu, informazioa jaso substantzien inguruan, arriskuak murrizteko estrategiak, galderak egin, hausnarketan zabaldu, gogoetak bota, pentsatu, solastu, gozatu, jakin… Ekainak 25 gauean, Barañaingo txosna inguruan !!!


Últimas entradas en el blog

¿QUIÉNES SOMOS?

HEGOAK es una asociación sin ánimo de lucro integrada por personal técnico, voluntario y colaboradores públicos y privados. Intentamos que las personas se capaciten para convivir en un mundo con drogas e intentamos motivar a las personas para la adquisición de hábitos más saludables y conductas de menor riesgo. ¿Quieres saber más?

SERVICIOS

En HEGOAK ofrecemos una amplia gama de servicios. Destacamos los siguientes:

  • Charlas
  • Talleres
  • Análisis
  • Información al consumo
  • Otros servicios...

CONTACTO

Por si aun no sabes dónde estamos, te lo ponemos fácil:

Avenida de los deportes, nº 6, 1º B
CP 31010
Barañain, Navarra

Teléfono: 948 269 756 / 636 924 582 Email: hegoakdrogas@gmail.com
HEGOAK 2019