Gure ohiartzuna hedabideetan

user avatar
  2016-08-12 08:39:37

SUBSTANTZIA BERRIEN ALERTA AURREAN, INOIZ BAINO GEHIAGO ARRISKU MURRIZKETA

Aurreko egunean Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak substantzia berri batzuen agerpenaren alertaren harira, atzo prentsaurrekoa eskaini genuen baieztatuz Hegoak elkartetik egiaztatzen dugu Nafarroan Research Chemicalak agertu direla adulteratzaile edo substantzia ilegalen ordezko bezala, hauen laginak gutxiengoak badira ere, eta aldi berean hausnarketarako espazioak sortzearen beharra erabakiak hartzea errazteko honelako alertak zabaltzearekin batera.

Hizpide dugu Argentinako kasua, hainbat heriotza eta intoxikazio gertatu ziren konposizio ezezaguna zuen substantzia baten kontsumoarengatik, hori dela eta, arrisku eta kalteen Murrizketaren filosofian lanean dihardugun nazioarteko 30 elkartek, adierazpen komuna sinatu genuen nabarmenduz, arrisku murrizketarako programen beharra eta euskarria, baliabide hauekin honelako gertaerak saihestu daitezkeelako edo hein handi batean txikiagotu.

Hau guztia dela eta, arrisku eta kalteen murrizketaren estrategiaren funtsezko garrantzia goraipatzen dugu, eta Osasun Publikoaren  prebentzio-abordatze guztietan integratzea beharrezkoa iruditzen zaigu,  prebentzio eredu globalagoa denez gero, baimentzen eta errazten du arrisku-egoeran dauden taldeenganako hurbilketa eta gertutasuna. Ikuspegi hau aurreratzen da kontsumoarekin erlazionatutako arazo larrietara, eta arazo hauek aurkezten ez dituzten pertsona kontsumitzaileekin lan egiten du, izan ere osasuna zaintzeko baliabideei buruzko informazioa eskatzen dute. 

Gure esperientziatik, baieztatzen dugu Arrisku eta kalteen Murrizketa eredu eraginkorra dela eta gizarteari diskurtso eraikitzaile eta aberasgarria ematen dio erabakiak hartzeko gaitasunari bideratua.

Arrisku eta kalteen Murrizketa hizpide dugun beste elkarteekin bat, hausnarketarako momentua dela uste dugu eztabaida sozial eraikitzaile bat sortzeko eta horrela aurrerapausoak emateko osasun publikoaren politiketan, elkarteekin aliantzak sortzeko eta horrela posible izan dadin arrisku murrizketa eta pertsonen hazkuntza erraztea beraien autonomia eta ongizatetik. 

Prentsaurrekoaren adierazpena euskaraz deskargatzeko lotura:

 


Últimas entradas en el blog

¿QUIÉNES SOMOS?

HEGOAK es una asociación sin ánimo de lucro integrada por personal técnico, voluntario y colaboradores públicos y privados. Intentamos que las personas se capaciten para convivir en un mundo con drogas e intentamos motivar a las personas para la adquisición de hábitos más saludables y conductas de menor riesgo. ¿Quieres saber más?

SERVICIOS

En HEGOAK ofrecemos una amplia gama de servicios. Destacamos los siguientes:

  • Charlas
  • Talleres
  • Análisis
  • Información al consumo
  • Otros servicios...

CONTACTO

Por si aun no sabes dónde estamos, te lo ponemos fácil:

Avenida de los deportes, nº 6, 1º B
CP 31010
Barañain, Navarra

Teléfono: 948 269 756 / 636 924 582 Email: hegoakdrogas@gmail.com
HEGOAK 2018