Ikasturte berria abian!

user avatar
  2016-10-03 11:19:40

Ohikoa denez, ikastaro berri guztiak irailean hasi ohi dira, badirudi urte hasierako proposamen pertsonalak bezala, uda ostean ere horrelako saiakerak egiten ditugula; nola antolatuko dut ikasturte berria? Zer egingo dut nire aisialdiari etekin guztia ateratzeko? Zumba, aerobic-a, margogintza, txalaparta… Edo hasiko naiz telebistan agertzen diren bilduma horietako bat egiten? Hegoaken hamaika aukera dituzu parte hartzeko, eta guztiei etekina aterako diezu ziur!

Ikasturte berrirako ikastaroen proposamena

Gure helburua da pertsonak bere erabaki propioak hartzeko prozesuak lantzea bakoitzak bere baliabideak abian jarriz. Horretarako, hausnarketa prozesuak sortzen ditugu; adibidez eskaintzen ditugun ikastaro eta tailerrekin, bakoitza adin-talde zehatzetara egokituta dago:

  • Drogak eskura izanda ere, arazorik gabe bizitzea.

  • Sexualitatea eta drogak.

  • Ezagutzatik elkarbizitzara.

  • Bitartekotza ikastaroa.

  • Kontsumo arduratsuaren ikastaroa.

  • Gurasoentzako ikastaroa.

Hegoaken hamaika aukera dituzu parte hartzeko, eta guztiei etekina aterako diezu ziur!

Parte hartu nahi dut, baina zer eskaini dezaket nik?

Hegoak osatzen dugunak, motibatuta gaude, gogotsu aritzen gara eta batez ere, egiten dugunan sinesten dugu, hori dela eta, Hegoakek behar duena da gogoak izatea, motibazio hori, animatuta egotea eta besteak animatu nahi izatea. Gure bizitza erabakitzeko momentuez josita dago, eta Hegoaken parte hartzeak ere erabakiekin zerikusi zuzena du. Eskaintzen den parte-hartze aukera, zabala, irekia eta malgua da, bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izatea nahi dugu; hau da, zure interesak azaldu eta bilatuko dugu modua, eroso sentitzen zaren horretan, interesatzen zaizuna eta dituzun aukeren araberakoa izan dadin!

Irakurri albiste osoa Plazaberri aldizkarian!


Últimas entradas en el blog

¿QUIÉNES SOMOS?

HEGOAK es una asociación sin ánimo de lucro integrada por personal técnico, voluntario y colaboradores públicos y privados. Intentamos que las personas se capaciten para convivir en un mundo con drogas e intentamos motivar a las personas para la adquisición de hábitos más saludables y conductas de menor riesgo. ¿Quieres saber más?

SERVICIOS

En HEGOAK ofrecemos una amplia gama de servicios. Destacamos los siguientes:

  • Charlas
  • Talleres
  • Análisis
  • Información al consumo
  • Otros servicios...

CONTACTO

Por si aun no sabes dónde estamos, te lo ponemos fácil:

Avenida de los deportes, nº 6, 1º B
CP 31010
Barañain, Navarra

Teléfono: 948 269 756 / 636 924 582 Email: hegoakdrogas@gmail.com
HEGOAK 2018