Drogen aurrean, hezkuntza

user avatar
  2017-02-14 07:39:34

Drogak dauden mundu honen aurrean ikuspegi desberdinak daudela jakina da. Bakoitzak bere bizimoduaren arabera eta drogekin duen erlazioaren arabera, kontsumo mota batzuk onartzen ditu edo ez, baliteke substantzia batzuekin gaineko begirada bat ematea eta beste batzuk munstroak bailiran jokatzea, zenbait momentutarako egokia ikustea hauen erabilera, edo adinaren arabera, kontsumitzen duen pertsonaren arabera “nire seme-alabek ez dezatela substantzia ilegalik kontsumitu, baina besteek egin dezatela nahi dutena… baina hobe ez badute kontsumitzen” , baita momentuaren arabera etab. “festak diren bitartean ez du inporta alkohola edateak baina beste momentu batzuetan bada… Ikuspegi hauek, munduan dauden pertsonak adina, desberdinak izan daitezke.

Droga legalak arrazoi desberdinak direla eta, gure gizarteak onartzen dituen substantziak dira, baina droga bat ez da legala hauek erabiltzen dituen pertsonak ez dituelako arriskurik izanen. Edozein droga kontsumitzeak, arriskuak dakartza, beti pertsonaren berezitasun, testuinguruko elementu eta substantzien ezaugarrien arabera, hauek murrizteko aukera izango dugu, baina horrek ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik.

Askotan ez ditugu kontutan izaten droga legalen kontsumoari lotutako arriskuak, edo hauek epe luzean bakarrik kokatzen ditugu, baina droga legalen kontsumoa oso zabaldua dago eta hauekin erlazionatutako arrisku eta kalteak oso nabarmenak izaten dira. Ikusi al duzu azken egunetan tabakoa edo alkoholaren kontsumoarekin erlazionatutako albisterik komunikabideetan?

Legediarekin erlazionatutako arriskuak

Droga legalak erabiltzen dituzten pertsonek, baldin eta zein substantzia legal den, legearekin erlazionatutako arriskuak izan ditzakete; izan ere, adin batzuetan debekatuta dago tabakoa erretzea edo alkohola kontsumitzea, eta jakina denez, gidatzerakoan tasa batzuk daude eta horiek gainditzea isuna edo delitua izan daiteke; trafiko sailak dioen bezala, “0,0 tasa ziurra”.

Bestalde, droga ilegalak erabiltzen dituen pertsonak, substantziaren kontsumoarekin erlazionatutako arriskuez gain; hala nola, konposizio ezezaguna, adulteratzaileen eraginak, dosia kontrolatzeko zailtasunak etab., gehitzen zaizkio ere arrisku legalak izateko aukera. Pertsona bakoitzak erabakitzen du zein arrisku izan nahi dituen eta hauek nola gestionatuko dituen.

Legalizazioa? ilegalizazioa?

Beharbada askok pentsatu duzue errealitate honen aurrean bi bide daudela; pertsona askok drogen legalizazioaren aldeko apustua egiten du, horrela drogen erabilera kontrolatuagoa izango delakoan, trafikoarekin amaituko litzateke, ikerketa gehiago egin, etab. Beste asko ordea, ilegalizazioaren alde agertzen dira, izan ere droga legalen erabilera zabaldua dago, eskuragarri dira orokorrean, kontsumo ez-arduratsuak ematen dira, edo jendeak ez ditu ongi erabiltzen…

HEGOAK, heziketa prozesuen alde

Gure uste apalean, heziketa da bidea. Edozein ekintza, erabaki, erabilera, konponbide, etab. hausnarketarekin lagunduta badatoz, ziur aski arrazoituagoa izango da, eta ekintza hori autonomian hezita dagoen pertsonak hartu badu, askoz hobe! Horrela erakusten dugu, gaitasun pertsonalak ditugun pertsonak garela eta ez dugula modu inkontziente batean jokatzen, baizik eta modu arduratsuan. Era berean, droga legalekin naiz droga ilegalekin, kontsumo arduratsua egiten badugu, arriskuak murriztuko ditugu, bai geuretzat (arrisku pertsonalak) zein geure ingurukoentzat eta substantziari dagokionean gauza bera, izan ere, hauen inguruko informazio gehiago izan dezakegu Hegoak elkarteak eskaintzen ditugun zerbitzuei esker esaterako.

Heziketa prozesuen garrantzia drogen erabilera arduratsuan

Hegoak Elkartean lantzen ditugun prozesu hezigarrietan, galderak egiteko trebetasunak sortuko du erantzunen bilaketa. Ez galderen erantzuna baizik eta bakoitzak bere buruari galdetu ditzazkion kontuak, bakoitzak erabaki arrazoituak hartzeko eta hausnarketaren bitartez, drogen kontsumo arduratsuari ekin. Prozesu hezigarrietan murgiltzen garenean, hausnarketa bidea da geuri buruz ikasi eta geure barnea hazteko baliabidea.

Arauak eta mugak ulertzeak lagundu gaitzake, eta hauek guztion arteko adostasunean erabakitzen baditugu, ziur ulertzea errazagoa izanen dela, gainera, heziketa prozesuen bitartez, autonomia garatzen dugu eta horrela, bakoitza arduratzen da bere bizitzan egunez egun, hartzen dituen erabakiez.

Hala ere, droga legal eta ilegalen erabilerak, arrisku ezberdinak dakartzate, honenbestez, kontua ez da bakarrik hori, pertsonaren berezitasunei begirada sakon bat botatzea bakoitzak eta gure testuinguruaren berezitasunak ezagutzea, eta horrela, jakin zein arrisku izango ditugun eta horiek murrizteko zein baliabide jar dezakegun martxan, izan daiteke gakoa.

Hortaz, legalizazioa bide izan daiteke lehen aipatu bezala, beste motatako kontsumoak egiteko, konposizioa eta eraginen ezagutza izateko eta zenbait arrisku murrizteko etab. baina heziketa prozesuak ezinbestekoak dira.

Hegoak elkarteko kontu legalen gaineko aholkularitza zerbitzua

Informazio legala eta isunen prozesuetan aholkularitza egiten dugu, abokatuak ez gara baina hausnartu dezakegu egoera legalen inguruan eta jende asko hurbiltzen da zerbitzu honetara bere egoeraren aurrean zein bide dauden ezagutzeko.

Edonola ere, irakurle hori, lege kontuetan aditua bazara, Hegoak Elkartean parte hartu dezakezu, oso lagungarria izan zaitezke! Gurekin harremanetan jartzea besterik ez duzu!


Últimas entradas en el blog

¿QUIÉNES SOMOS?

HEGOAK es una asociación sin ánimo de lucro integrada por personal técnico, voluntario y colaboradores públicos y privados. Intentamos que las personas se capaciten para convivir en un mundo con drogas e intentamos motivar a las personas para la adquisición de hábitos más saludables y conductas de menor riesgo. ¿Quieres saber más?

SERVICIOS

En HEGOAK ofrecemos una amplia gama de servicios. Destacamos los siguientes:

  • Charlas
  • Talleres
  • Análisis
  • Información al consumo
  • Otros servicios...

CONTACTO

Por si aun no sabes dónde estamos, te lo ponemos fácil:

Avenida de los deportes, nº 6, 1º B
CP 31010
Barañain, Navarra

Teléfono: 948 269 756 / 636 924 582 Email: hegoakdrogas@gmail.com
HEGOAK 2018