Arrisku murrizketa Iruñerriko Bajeretan!!!

user avatar
  2017-05-11 16:07:28

Jakina denez, Hegoaken, elkarren artean aberasgarriak diren proiektuen bitartez, lantzen dugu drogen kontsumoarekin erlazionatutako arazoen prebentzioa.

Nafarroako Drogomendekotasun Planak subentzionatutako Ikaro proiektuaren bitartez, pertsona gazteen etxabeetan edo bajeretan lantzen dugu drogekin erlazionatutako arazoen prebentzioa, hausnarketarako prozesuen bitartez. Hortaz, gazteak murgiltzen diren esparruetara hurbiltzen gara, horrela aisialdi guneetan esku-hartzea gauzatzen dugularik testuinguru honek eskaintzen dituen abantailak aprobetxatuz prebentzio jarduerak sortzeko pertsona gazteekin, bai jaietara Druida Gunearekin eta baita etxabeetara ere Ikaro proiektuarekin.

Iruñerrian eta bereziki Barañainen

Aurreko urteetan bezala, gure testuinguru hurbilarekin konpromisoa daukagu hori dela eta, aurreko urtean Barañaingo 4 etxabeetan esku-hartu genuen.

Ikaro proiektuak arrera ona du pertsona gazteen artean, gainera Hegoak ezaguna da herrian eta bitartekari gazteen lanak, parekideen arteko harremanak, komunikazio egokituaren erabilera eta sare lanak, asko errazten dute Ikaroren arrera eta proiektuaren bitartez bilatzen diren helburuak lortzea.

Horrela izanik, prozesu bakoitza egokitzen da bajera osatzen duten pertsonen interesari eta landu nahi diren gaien arabera, saio desberdinak antolatzen dira bajeran bertan eduki hezigarriak lantzeko.

Pertsona gazteen erabakiak errespetatzea klabea da hausnarketa prozesuak sortzeko.

Horrela lortzen dugu aisialdiarekin erlazionatutako arazoen prebentzioa; norbera abiapuntua izanda, elkarren arteko erlazioak, drogen kontsumoa, aisialdia bizitzeko moduak, etab. izanda gai nagusiak.

Gazteen errealitateari ikuspegi aberasgarri bat eskainiz egokitzen gara, izan ere, gizartea eraldatzeko elkarren arteko hausnarketa prozesuak ezinbestekoak dira.

Zertan datza Ikaro?

Erabakien gainean gogoeta, bakoitzaren gaitasun kritikoa sustatzea, ezberdintasunen aberastasuna, errespetua, gazteen interesa sortzen duten gaiak eta hauen inguruan gogoetak egitea.

Hegoaken filosofia eta esku-hartzeko moduari esker, aisialdiaren fenomenoaren gainean begirada positiboa lantzen da, horrela gizartearen heziketa lortzen da eta esparru hauen errealitatea aberasten du, bakoitzaren gaitasunak bermatuz eta arriskuak murriztuz.

Ez da drogaren inguruan hitz egiten baizik eta hausnarketa zabalago baterantz jotzen da, drogekin izan daitezken harremanen inguruan gogoeta eginez eta fenomeno honen inguruan dauden errealitate desberdinak kontutan izanda, “zeuk erabaki” ikuspegitik.

...Dedaloren akatsa izan zen Ikaro semeari bere esperientzia propioaren bitartez ikasteko aukera oztopatzea...


Últimas entradas en el blog

¿QUIÉNES SOMOS?

HEGOAK es una asociación sin ánimo de lucro integrada por personal técnico, voluntario y colaboradores públicos y privados. Intentamos que las personas se capaciten para convivir en un mundo con drogas e intentamos motivar a las personas para la adquisición de hábitos más saludables y conductas de menor riesgo. ¿Quieres saber más?

SERVICIOS

En HEGOAK ofrecemos una amplia gama de servicios. Destacamos los siguientes:

  • Charlas
  • Talleres
  • Análisis
  • Información al consumo
  • Otros servicios...

CONTACTO

Por si aun no sabes dónde estamos, te lo ponemos fácil:

Avenida de los deportes, nº 6, 1º B
CP 31010
Barañain, Navarra

Teléfono: 948 269 756 / 636 924 582 Email: hegoakdrogas@gmail.com
HEGOAK 2017