Hegoak - iruñako auzoetan prebentzioa lau haizetara

iruñako auzoetan prebentzioa lau haizetara

user avatar
  2018-05-23 12:58:35

Hegoak Elkartea, arrisku eta kalteen murrizketaren ikuspegitik lanean dihardugu hogei urtez baino gehiago, Nafarroa guztiko Gizarte Zerbitzuen zonalde desberdinetara, drogen fenomenoaren inguruan ikuspegi berritzaile bat zabaltzen.

Dakizunez, gure hezkuntza programa zabaltzen dugu eskoletan, institutu eta ikastetxeetan gazteekin drogekin izan daitezken harremanen inguruan hausnarketak burutzen, izan ere gazteak dira gure programen funtsa, horregatik, etxabe eta festetara ere luzatzen dugu gure esku-hartzea, lan sareak sortzen komunitateko eragileekin batera, fenomeno hau eta honen inguruan izan daitezken lanak bateratzeko eta gehigarri izan daitezen; horrela sortzen ditugu gazte bitartekari sareak.

2016an lehenengo aldiz hurbildu ginen Iruñako San Ferminetako jai gunera, eta horrela, bermatu zen festa handi hauetan egotea, izan ere talde eragileen eskakizuna izan zen eta emaitza oso aberasgarriak jaso ziren, Iruñako Udalak finantziatuta. Aurreko urtean, ekintza honi jarraipena eman genion eta San Ferminetan egun guztietara zabaldu genuen esku-hartzea, eta horrela, emaitza oso positiboak jaso genituen eta sare lanak indartu, eragile komunitarioekin.

Gure elkartearen festa giroetan esku hartzeko programa indartzen joan gara azken urteotan, ekimen honekin eta Iruñerriko beste hainbat herrietan aspaldi ematen ari zaion jarraipenari esker, izan ere, Barañain, Burlata, Antsoain, Noian eta beste hainbat herritan urtero egiten dugu esku-hartze hau. Zer esanik ez Nafarroako beste herrietan; Lizarra, Lesaka, Lakuntza, Altsasu, Mendavia, etab.en Gizarte Zerbitzuek eskatuta.

Haurten, Iruñako Udalak lagunduta, auzoetara zabalduko dugu Hegoaken Prebentzio Programa, eta auzoko eragile komunitarioekin elkarlanean adostuko dira auzo bakoitzean landuko diren ekimen zehatzak. Ekimen hauek prozesu bezala ulertu behar dira, jaiak baino lehen drogen fenomenoaren inguruan hausnartu, hitzaldi tailerretan, bajeretarako hurbiltze lanetan, eragileen formakuntzan, etab. auzo bakoitzari egokitutako estrategien bitartez, eta bigarrenik, auzoko jaietan bertan esku-hartzeko bigarren fase batekin; Hegoaken Druida Gunea.

Eragile komunitarioekin koordinazioa ezinbestekoa da, izan ere  auzoko errealitaterako erreferentzia dira, horrela Hegoakek aisialdi espazioetan landu daitezken jardueren proposamena zabaltzen diegu beraiek erabaki dezaten zein jarduera egokitzen diren beraien errealitatera.

Hortaz, Iruñako hamar auzoetara zabalduko dira Hegoak hitzaldi eta tailerrak, gazteei zuzenduta eta aldi berean beste ekimenak lantzeko aukera ere badago; hala nola barra egiten duten pertsonekin hausnarketa alkoholaren inguruan, jai arduratsuen inguruan gogoeta egitea, etxabeetara hurbiltzea kontsumo arduratsuaren gainean eztabaidatzeko, gazte bitartekaritza, etab. honen helburua da, auzo mailan drogekin erlazionatutako arazoen prebentzioa sustatzea gazte taldeen adinaren arabera antolatutako proposamenen bitartez, prebentziorako prozesua izan dadin fenomeno honekin erlazionatuta dauden hainbat kontuen inguruko hausnarketaren bultzatzailea, eta modu honetan festen aurretik hausnarketa prozesuak lantzea eta festetan bertan, Hegoaken hain ezaguna den “Druida Gunea”-rekin ikuspegi orokor bat emateko.

Hortaz, Iruñako auzo guztietan ekimen desberdinak antolatuko dira, talde komunitarioekin harremanetan eta eragileekin koordinazioan auzoko errealitateari egokituta. Esaterako, Sanduzelai eta Txantreako auzoan Druida Gunea garatu zen, eta Iturraman Druida Guneaz gain, hitzaldi bat prestatuko da gazteei zuzenduta, eta beste auzotan etxabeetara hurbilduko da, gurasoekin tailerrak emango dira etab.

Beraz, kontsumo arduratsua nagusituko da aurten Iruñan eta Iruñerrian, eta aurreko urtean izan bezala, Barañainen ere, Druida Gunea egingo da “festa osasuntsuen kanpainaren lelopean”.


Últimas entradas en el blog

¿QUIÉNES SOMOS?

HEGOAK es una asociación sin ánimo de lucro integrada por personal técnico, voluntario y colaboradores públicos y privados. Intentamos que las personas se capaciten para convivir en un mundo con drogas e intentamos motivar a las personas para la adquisición de hábitos más saludables y conductas de menor riesgo. ¿Quieres saber más?

SERVICIOS

En HEGOAK ofrecemos una amplia gama de servicios. Destacamos los siguientes:

  • Charlas
  • Talleres
  • Análisis
  • Información al consumo
  • Otros servicios...

CONTACTO

Por si aun no sabes dónde estamos, te lo ponemos fácil:

Avenida de los deportes, nº 6, 1º B
CP 31010
Barañain, Navarra

Teléfono: 948 269 756 / 636 924 582 Email: hegoakdrogas@gmail.com
HEGOAK 2018