Druida Gunea; festagunetako esku-hartzea

Gazteriaren festa gunetara eta aisialdirako tokietara hurbiltzen gara, parekideen arteko heziketa dugula izpide,

bitartekari sozialekin komunikazio bide eraginkorrak lantzen dituen metodologiarekin, mendekotasunik gabeko erlazioen inguruan. Honen helburua, arrisku txikiagoko kontsumoak egin eta ohitura osasungarriagoak abian jartzea da, substantzien kontsumoari loturiko arazoak ekidin edo murriztearren.

Stand honetan argibideak emateko mahaia dugu, bakarkako arreta eta azalpenak ematen dira eta hainbat material eskaintzen zaizkie gazteei, aldizkariak, eskuorriak, etilometroak, besteak beste.

Bestalde, substantzien analisirako zerbitzua ere badugu, kontsumo arduratsuaz informazioa jaso dezaten eta zenbait substantziari gehituriko adulterazioa azaltzeko, norbera izan dadin egiten duenaren erantzule. Eremu honetan, gainera, drogei nahasiriko substantzia arriskutsuen berri izaten dugu eta baita kontsumo joera eta jokabide berrienak ere.

Ikaro; gazteen lokaletan esku-hartzea

Gazte askok erabiltzen dituzten etxabeetara jotzen dugu eta bertako lagun talde bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen gara, elkarrekin gogoeta egiteko eta drogekin, inguruarekin eta hurbileko pertsonekin ditugun harremanak orekatuak izateko.

Barañaingo egoitzan: Harreta espezializatua

Hurbilezko zerbitzua ematen dugu, bakarkako harrera eginez, informazioa eskaini eta bakoitzaren beharrei erantzuna emateko. Zerbitzu hau drogak hartzen dituzten gazteei zein drogarik hartzen ez dutenei dago bideratua, ikasleei, familiei eta gizarte langileei eta beste profesionalei ere bai.

Bakarkako harrera zerbitzu hau isilpekoa da eta zerbitzu honen erabiltzaileak informazio ugari eskura izanen du.

Hona hemen gure zerbitzuak:

  • Familien orientazio zerbitzua.
  • Gazteentzako argibide zerbitzua.
  • Prebentzio programetarako aholkularitza zerbitzua.
  • Liburutegi espezializatua.
  • Substantzien analisirako zerbitzua; kapa meheko kromatografia.

 

¿QUIÉNES SOMOS?

HEGOAK es una asociación sin ánimo de lucro integrada por personal técnico, voluntario y colaboradores públicos y privados. Intentamos que las personas se capaciten para convivir en un mundo con drogas e intentamos motivar a las personas para la adquisición de hábitos más saludables y conductas de menor riesgo. ¿Quieres saber más?

SERVICIOS

En HEGOAK ofrecemos una amplia gama de servicios. Destacamos los siguientes:

  • Charlas
  • Talleres
  • Análisis
  • Información al consumo
  • Otros servicios...

CONTACTO

Por si aun no sabes dónde estamos, te lo ponemos fácil:

Avenida de los deportes, nº 6, 1º B
CP 31010
Barañain, Navarra

Teléfono: 948 269 756 / 636 924 582 Email: hegoakdrogas@gmail.com
HEGOAK 2018