Hegoak - Programa, jarduera eta zerbitzu gida

Programa, jarduera eta zerbitzu gida

Hitzaldi-Tailerra

“Drogak eskura izanik ere, arazorik gabe bizitzea”

 

Festaguneetan ibiltzen diren gazteei bideratua, edo haien ardurapean gazteak dituzten pertsona helduei.

  • Drogen inguruan naturaltasunez mintzatzea.
  • Drogei eta drogen zenbait erabilerari buruzko informazioa ematea.
  • Arrisku eta kalteak gutxitzeko sentiberatze lana egitea.
  • Droga kontsumoaren aurreko jokamoldeez gogoeta egitea.
  • Droga kontsumoari buruzko zalantzak argitzea.
  • Fenomeno horretan sakontzeko ikastaro luzeagoren bat egiterik dagoen ikustea.
  • Drogei eta drogen zenbait erabilerari buruzko informazioa erraztu.
  • Drogen kontsumo motak; erabilpena, gehiegikeriak eta menpekotasuna.
  • Nola azaltzen ditugu drogekin dauden erlazio ezberdinak?
  • Drogekiko erlazioaren baldintzatzaileak: pertsona, testuingurua eta substantzia. Oreka/desorekazko erlazioak.
  • Eztabaida eta galderak.

 

 

 

2 ordu

Hitzaldi-tailerra

“Sexualitatea eta drogak”

“Drogak eskura izanik ere, arazorik gabe bizi” hitzaldi tailerran parte hartu dutenei bideratua.

Gazte guztientzat, oro har, parte-hartzaileen adinaren arabera moldatzen baitugu hitzaldia.

  • Lehenago landuriko kontzeptuak berriz definitzea, kontzeptu horiek errazago ulertzeko eta droga kontsumoaz sakonago eztabaidatu ahal izateko.
  • Kontsumo mota bakoitzaren atzean dagoen zergatiaz, kontsumoaren ezaugarriez eta ondorioez gogoeta egitea.
  • Gizakion sexualitateaz ikuspegi orokorra ematea eta geure errealitatea aztertzea.
  • Gertuko adibideen bidez, parte-hartzaileak mintzatzera bultzatu eta drogen erabileraren aurreko jokabideei lotzea.
  • Aurreko saioen birpasaketa.
  • Giza sexualitatea.
  • Sexualitatearen eta drogen arteko lotura.
  • Eztabaida eta galderak.

 

 

 

 

2 ordu

Hitzaldi-tailerra

“Ezagutzatik drogekin bizitzera”

Gaztetxoendako:

Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailakoentzako eta DBHko 1. mailakoentzako, 11 eta 14 urte bitartekoak.

  • Droga zer den eta droga kontsumoak dakartzan arriskuak argitzea.
  • Gaztetxoen errealitatera hurbiltzea eta eztabaida piztea.
  • Drogen aurrean dugun jarrera eta jokamoldeaz gogoeta egitea eta gure erantzukizunaz jabetzea.
  • Drogak: kontzeptuak, ezagutza eta kontsumoaren zergatiak eta ondorioak, tabakoa eta alkohola gehien bat.
  • Norbanakoa abiapuntua: elkar ezagutzeko dinamika.
  • Eta zuk nolako harremanak dituzu? Komunikazioa; nola adierazten eta negoziatzen dugun.
  • Ebaluaketa: hitz bakarraz baloratu hitzaldi-lantegia.

2 ordutik aurrera

Kontsumo arduratsuaren ikastaroa

 

Festaguneetan ibiltzen diren gazteei bideratua.

Parte-hartzaileen adinari egokitutako edukiak.

- 13 -16 urte bitarte

- 17 - 20 urte vitarte.

- 20 urtetik gora

  • Drogen sailkapena.
  • Drogaren erabilera iraganean, gaur egun eta etorkizunean. Hauen erlazioen eta emaitzen ezberdintasunak.
  • Drogak objetuak izanik, berez, ez dira ez onak ez txarrak.
  • Droga kontsumo motak: Erabilera, gehiegikeriak eta menpekotasuna.
  • Nola azaltzen ditugu drogekin dauden erlazio ezberdinak?
  • Drogekiko erlazioaren baldintzatzaileak: Pertsona, testuingurua eta substantzia. Oreka/desoreka erlazioak.
  • Kontsumoaren aurrean, erabakiak hartzea.
  • Abstinentzia: Norbaiti ez kontsumitzea erabakitzera eraman dezaioketen arrazoiak. Talde presioa eta konbentzimendu propioa erabakia mantetzearekin daukaten erlazioa.
  • Kontsumo arduratsua: Arriskuen murrizte prozesua.
  • Arriskuak gutxitzeko jarraibideak: Astean zehar/ festa baino lehen/ festan zehar/ festa ondoren.
  • Ebaluazioa.
  • Beste edukiak demboraren arabera.

 

 

 

4 - 8 ordu bitarte

Gurasoendako ikastaroa

Haien ardurapean gazteak dituzten

pertsona helduei bideratua.                                                                                   

  • Drogen inguruan hitz egiten ohitzea.
  • Gurasoek beldurra galdu, aurre iritziak eta uste ustelak lantzea.
  • Metodologia ezagutaraztea, edo arriskuak eta kalteak gutxitzeko estrategian sakontzea.
  • Droga kontsumoaren jokabideez gogoeta egin.
  • Ideia berriak sortu edota lehenagoko ideia egingarriak berreskuratzea.
  • Informazio horren erabileran sakontzea.
  • Droga kontsumoaren gaineko zalantzak argitzea.
  • Drogen azalpen orokorra.
  • Nola azaldu drogekin izan daitezkeen harreman motak?
  • Zer da benetan kezkatzekoa?
  • Zer egin dezakegu familiok?
  • Nola jokatu droga hartzen hasi denarekin?
  • Familiaren arteko harremana prebentzio ardatza.                                                                                                                                              

 

 

 

8 ordu

Bitartekotza ikastaroa

Gazteekin lanean dihardutenentzat,

gizarte langile edota gazteekin bitartekotza

jarduten edo jardun nahi dutenentzat

  • Drogaz lasai hitz egiten ikastea.
  • Esku-hartzerako estrategia erakustea.
  • Droga kontsumoaren inguruko arazoak diagnostikatzeko eta arazo horien aurrean egoki jokatzeko jarraibideak ematea.
  • Drogen eta drogen erabileren berri ematea.
  • Droga kontsumoaren gaineko zalantzak argitzea.
  • Jarduera berriak egiteko bidea zabaldu, ekintza prozesu orokor baten baitan.

 

Drogen kontsumoaren fenomenoaren epistemologia.

Fenomenoaren historia.

  • Drogen historia.
  • Gizartearen historia.
  • Gozamen eta arriskuen historia.

Diagnostikorako errealitatearen historia.

  • Drogaren definizioa eta sailkapena.
  • Drogekiko erlazio ezberdinak
  • Drogekin erlazioan dauden baldintzatzaileak: Pertsona, testuingurua eta substantzia.
  • Gai legalak eta substantzien analisia.
  • Drogen kontsumoarekin erlazionatutako arriskuak.

Nola joka dezakegu errealitate honetan.

  • Zer da benetan kezkatu behar gaituena?
  • Gozamen eta arriskuen erabileraren estrategia. Kontsumo arduratsua.
  • Maila pertsonalean zein talde malian jokatzeko tresnak.
  • Pertsonarteko erlazioak eta motibazio elkarrizketa.

Bizitzarako trebetasunak eta adimen emozionala.

 

 

 

16 ordu

¿QUIÉNES SOMOS?

HEGOAK es una asociación sin ánimo de lucro integrada por personal técnico, voluntario y colaboradores públicos y privados. Intentamos que las personas se capaciten para convivir en un mundo con drogas e intentamos motivar a las personas para la adquisición de hábitos más saludables y conductas de menor riesgo. ¿Quieres saber más?

SERVICIOS

En HEGOAK ofrecemos una amplia gama de servicios. Destacamos los siguientes:

  • Charlas
  • Talleres
  • Análisis
  • Información al consumo
  • Otros servicios...

CONTACTO

Por si aun no sabes dónde estamos, te lo ponemos fácil:

Avenida de los deportes, nº 6, 1º B
CP 31010
Barañain, Navarra

Teléfono: 948 269 756 / 636 924 582 Email: hegoakdrogas@gmail.com
HEGOAK 2018